Voational Training 1 | Page 46

ESKOLA JAZARPENA EDO “BULLYING-A”

Gaur egungo gizartean, bereziki kezkatzen gaituen gaia da eskola jazarpena. Gainera, azken urte hauetan, eraso hauek jasaten ari diren nerabeen kopuruak gora egin du etengabe.

Lehengo urteko ikasturtean, bullying kasuak bikoiztu egin ziren, ehun eta hogeita bat kasu egon ziren Euskal Herrian, hain zuzen ere. Datuak bereziki asaldagarriak izan ziren.

Jazarpen fisikoa gehiago erabiltzen dela uste dugu, baina askotan hitzen bidezkoa izaten da kaltegarriena, hau da, iraintzea, norbaiten gaineko zurrumurruak zabaltzea, mehatxatzea…

Ezin da ahaztu pertsona baten kontra etengabe erabilitako hitzezko indarkeriak seriotasunez kalte egin diezaiokeela haren autoestimuari.

Olaia Garro

22/02/2018