Horretarako, bitartekaritza saioak egiten dira. Gatazka sortzen duten bi pertsonek hitz eginez konpontzen sahiatu behar dute beraien kabuz baina ez badute lortzen, hirugarren pertsona bat sartzen da bitartekari moduan, gatazkari irtenbide bat ematen laguntzeko.
Ikastetxeak inplikazio gehiago jarri beharko luke txikitatik guztiok gatazkak modu egoki batean konpon ditzagun laguntzeko. Horrela, eskolan jazarpen gutxiago emango lirateke eta ikastetxean guztiok ingurugiro egoki bat lortzea posible izango genuke.
Nahiz eta eraso gehienak ikastetxean gertatu, esan beharra dago, sare sozialak eta ziber mundua arazo larria bihurtzen ari dela eta %12k jasaten dutela hain zuzen ere.
Horren aurrean, egoera hauek konpontzeko bitartekaritza erabiltzea modu interesgarria izan daiteke beraien artean. Bitartekaritza, gaur egun, geroz eta ikastetxe edo eremu gehiagotan ezartzen ari den eta gatazkak modu baketsuan hitz eginez konpontzeko balio duen metodologia da.