URDAIAZPIKO KROKETAK
OSAGAIAK
• 250gr irin
• 125gr Gurin
• 1500ml esne
• Gatza(Puska Txikitan)
• 200gr urdaiazpiko (Puska Txikitan)
• Arrautza egosia (Puska Txikitan)
TRESNAK
•
•
•
•
Lapikoa
Eskuko Hagaxka
Zartagina
Erretilu zapal bat
PRESTAKETA
Lapikoa batean esnea berotu. Beste batean gurina urtu eta pixkanaka irina bota
eta eskuzko hagaxka batekin irabiatu. Ondoren, esnea pixkanaka botatzen joan
irabiatzeari utzi gabe. Bolak ateratzen badira, saiatu eskuz desegiten, baina ezin
bada, irabiagailu elektrikoa erabili. Gatza bota eta segi bueltak ematen. Ordu
laurden eta gero urdaiazpikoa bota eta segi irabiatzen. Bost minutu falta
direnean arrautza bota,eta segi eragiten. Hiru edo lan aldiz sartagina indar
guztiarekin hartu eta irakiten hasten denean sua jaitsi. Ordu erdi batean bueltaka
hasi. Oso garrantzitsua da denbora hori aprobetzatzea orea irabiatzeari kroketak
gogorragoak ateratzeko. Horixe da plater honen giltza: asko irabiatzea. Horren
ondoren,erretilu batera atera masa eta hozten utzi: Erretiluaren arabera,komeni
izaten da ur hotzez bustitzea orea itsas ez dadin.