Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Page 3

AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // LAUDIOGUNE PABLO MIRANDA Kaixo, ni Pablo Miranda deitzen naiz, Laudion bizi naiz eta 14 urte ditut. Nire zaletasunen artean nire lagunekin ateratzea eta kirola egitea daude, bereziki futbola. Laudioko futbol taldean jokatzen dut erdilari bezala. Athletic Club taldearen zalea naiz. Musika oso gustuko dut, rap estiloa batez ere. Laudiogune aldizkarian, kirolari buruz hitz egingo dut. AMAIA GORDON Amaia naiz, lagunartean amaiuska, 14 urte ditut eta Laudioarra naiz. Laudiogunean gimnasia erritmikoaz idatziko dut. Nire zaletasuna gimnasia Erritmikoa da, Amurrion entrenatzen dut. Astean zehar 5 ordutan entrenatzen dut. Nire lagunekin egotea ere gustatzen zait. One Direction eta horrelako bandak ez zaizkit gustatzen. IRENE BRAVO Irene naiz, 14 urte ditut eta Laudiokoa naiz. Laudioguneko kazetari berrienetako bat izango naiz. Hip hop-ari buruzko artikulu bat idatziko dut. Nire hobbien artean hip hop-a eta gitarra daude, hip hop-a dantzatzen dut zortzi urte nituenetik, eta gitarra jotzen duela bi urte hasi nintzen. Irakurketa eta musika ere maite ditut. Gustukoen ditudan arloak gimnasia eta ingelesa dira. JULEN MARTIN ZABALLA Kaixo Julen naiz.. Aretan bizi naiz eta 14 urte ditut. Nik margotzea dut gustuko, eta lagunekin ondo pasatzea. Kirola ez zait gehiegi gustatzen baina bideo jokoetan jolastea bai. musika ere asko gustatzen zait. Egunkari honetan arteari buruz hitz egingo dizuet eta naturari buruz: munduko animaliarik arraroei buruz hitz egingo dizuet. 3 NAIANE BRAVO LLAMOSAS Kaixo Naiane deitzen naiz eta 14 urte ditut. Nire denbora librean lagunekin geratzea, argazkiak ateratzea eta musika entzutea gustatzen zait. Asko maite dut bidaiatzea. Laudiogune aldizkarian munduko herrialde ezberdin