Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Page 4

4 LAUDIOGUNE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS guRe iritziak _artikuluak Animaliak, gerra lekuetan ere bizirik Rajoyk jasotako ukabilkadaz 17 urteko gazte bat atxilotu zuten Pontevedran aurpegian kolpe sendo bat eman ziolako Gobernuko lehendakariari, Mariano Rajoy-ri. Betaurrekoak apurtu zizkion. Erasotzailea, Andrés de V. F. bezala identifikatuta koa, lasai hurbildu egin zen PP-ko nagusiarenganaino eta argazki bat egin zuen berarekin, Gobernuburuarekin. Nire iritzia kasu honetan da hau nahita eginda dagoela, PP alderdiak boto gehiago jasotzeko eta hauteskundeetan boto gehiago irabazteko. OIER DUÑABEITIA Bideojokoei kritika Gaur egun jende askok jokatzen du bideojokoetan, abibidez League of Legends, Minecraft, etab. Hori kirol bat bezala hartzen da, hau da, adikzioa sortzen du eta aulkitik ez zara mugitzen. JON CAMINO Gizakien arteko gerra hilgarria hamarkadetan izan arren, Afganistanen animaliek bizirik irauten dute. Animalia hauek kamara trampa batzuekin aurkitu dira. Animali hauek desagertuak zeuden eta zientzialariak aztertu egin dute ze animalia diren. DNA azterketa batekin egiaztatu dute espeziea eta zenbat dauden. Animali hauek hartz beltza Asian, hartz grisa eta lehoi nabarrak dira. Ikerketa batek aztertu du animaliek bizi iraupena handitu dutela eta 2009 baino gehiago daudela. Gainera kamera tranpekin baieztatu da espezie berria aurkitu dela. Ahate bat berdegorri deitzen dena, inoiz ikusi ez dena munduan. Zergatia ez da zehatza baina uste dute jendeak lagundu egin duela. Bizitzera joan direnean ez zutelako non bizi. Landa eremuak zaindu dituztenez animalia gehiago egon dira. Animalia hauek ez dira bakarrak, katuak, txakurrak... ere daude Afganistaneko kaletan eta militarrek zaintzen dituzte. Nahiz eta animaliak garrantzitzuak ez direla pentsatu, guretzak oso garrantzitzuak eta baliogarriak dira. Beraz animaliak zaindu eta haien bizitza hobetu beharra dago. LUCIA GONZALEZ Emakumeen hilketak Euskal Herrian Dirudienez gutxienez 55 emakume hil dituzte Espainan euren bikotekideek, Osasun Gizarte zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren datu ofizialen arabera. Horien artean, 13 emakumek tratu txarrak salatu zituzten hil aurretik, eta horietako lauk babes neurriak zituzten indarrean. Beste alde batetik, 50 adingabe umezurtz utzi ditu indarkeria matxistak, eta hiru ume hil egin ditu. Hildako emakumeetatik 19k kanpoko jatorria zuten eta 36k espainiar nazionalitatea. Biktimak adin guztietakoak dira: hamazortzi 41 eta 58 urte artekoak, hamasei 31 eta 40 artekoak eta hamaika 30 baino gazteagoak. Emakumeak indarkeriari aurre egin behar diogu, egunero milioika emakume dira indarkeria honen biktima eta ez dakite nola aurre egin. Mota askotako indarkeriak daude, sikologikoak, ahozkoak, irainen bidezkoak... Aurre egin diezaiegun!!