Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Page 2

2 LAUDIOGUNE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS noR gara? NAIRA NAVARRO Naira Navarro naiz 14 urte ditut. Lagunekin futbolera jokatzea gustatzen zait, musika entzutea ere gustatzen zait. Ez dakit zer izango naizen heldutan, baina batxilergoa amaitu nahi dut eta gero, edo unibertsitatera joan edo moduluren bat egingo dut. Hedabide honetan musikari buruz idatziko dizuet. NAIA UGARRIZA Naia deitzen naiz eta 14 urte ditut. Orozkon bizi naiz baina Laudioko institutuan ikasten dut. Kirola da bereziki gehien gustatzen zaidana, nire zaletasunik maiteena pala da, 5 urte daramatzat jolasten eta denbora luzez jolasten aritzea espero dut. Musika ere asko gustatzen zait. MAITE SANCHEZ Nire izena Maite da eta hamalau urte ditut. Laudio institutuan ikasten dut eta Laudiokoa naiz. Musika entzutea eta irakurtzea gustatzen zait. Biolina jotzen dut eta musika entzutea dut gustuko. Laudiogune komunikazio taldean parte hartzen dut eta nagusiki musikari buruz idatziko dut. JON CAMINO Jon Camino dut izena. 14 urte ditut. 2001. urtean jaio nintzen. Nire zaletasuna marrazketa da, ikasle guztiek esaten didate oso ona naizela. Txikitatik zenbakiak ikasi nituen, eta marrazki asko egin nituen. ingeniaritza ikasiko dut, eta ez naiz inoiz errendituko. ANE LOPEZ Ni Ane naiz, hamalau urte ditut. Laudion bizi naiz eta Laudio institutura joaten naiz,DBH 3.mailan ikasten dut. Laudiogune hedabide berrian parte hartzen dut. Mendira joatea, musika entzutea, telebista ikustea, lagunekin egotea... gustuko dut. MAIALEN HIDALGO Nire izena Maialen Hidalgo da, 14 urte ditut, Laudioko institutuan ikasten dut eta Laudioguneko kazetari berria naiz. Dantzatzea, lagunekin geratzea eta irakurtzea gustuko ditut. Sei urte nituenetik aritu naiz dantzatzen, Nuria eta Raquel dantza estudioan. Dantzari buruz idatziko dut.