JAVIER BALDA. MAIZTASUNAK-FRECUENCIAS-2018 Javier Balda -FRECUENCIAS | Page 81

Argazki-collage lauso eta ausaz antolatutako honen jolas konplexuak –norberaren eta besteen ar- gazki erreproduzituekin osatu dena– Nartzisoren anti-ispilu gisa jarduten du ere. Ispilu horren aurrean, harrapatutako, mugitutako, lekuz aldatutako edo zatitutako edozein irudik bere buruaren beste errekonozimendu batera eramango baitu Nartziso, non lotsarik gabe sortuko diren oroi- tzapenen gordetegi bat, eraginez, omenaldiez eta ikaskuntzez beteriko biltegi grafiko bat, irudiak sortzeko prozesu amaigabean bere nortasuna egonkortuko dutenak. Modu horretan birsortu dut abstrakzioaren, pertzepzioa zalantzan-jartzearen eta “ziurgabetasun iraunkorraren” (Gerard Richter- -en baimenarekin) zorduna den irrealitate bat. 81 Moztu eta itsastearen prozedurak kontu-kitatze pertsonala dakar; desibili –zenbaitetan, ahaztu ere– egin behar diren gehiegizko formalizazioaren eta kontsumitutako irudien eta formen memoria errepikakorraren susmoaren arteko kontu-kitatzea. Dakigunak baliozko izateari uzten dionean eta zer edo zer berria edo desberdina erabat finkatzen ez denean, Gombrowicz-ek esan zuen moduan: “oraindik ere gure ezjakintasunerako lengoaiarik ez izatearen” ondorioak. Etorkizuneko arkeologia baten trazuak agertzen dituzten lanak. Itxaropenez eta fedegabetasunez beteriko jarrera honetatik sortzen da argazkilaritzarekin eta mar- golaritzarekin lotura duenaren jabetze hori, kodeen talka batean filiaziorik ez duten hondakinak balira bezala, manipulazioaren eta exekuzioaren benetako gozamenaren bitartez espazio eta esanahi sinkopatu eta denboragabeak osatzen dituzten estratuak eta sedimentazioak eragiten dituztenak, “geldiarazitako istantearen” edo margoaren dentsitatearen balio tradizionalak alde batera utzita. Collage horien zati eta atalek efektu zinetiko eta dinamiko bat eragiten dute ere, grabatutako mugi- mendu-irudi bilaka-tzen dena, hala nola ibiltzearen ekintza edo hiriko ibilbide eta egituretan barna mugitzea. Testuingurutik ateratako mugimendu errepikatu hauek, ondoz ondoko pantailetan bis- taratzen direnean, maiztasunen eta ausazko loturen ikuseremu bat sortzen dute, norabiderik gabe- ko bide batean gurutzatzen eta txandakatzen diren bilbeen nodo bat sortuta, atzerriratze abstraktu baten continuum baten modura, dosi hipnotiko eta anti-errealista jakinekin batera. Artista baten ideien zati handi bat aurreko garai batetik dator. “Ez dago ideia berririk ezerezetik sortzen denik. Batzuetan hala ematen du, baina lehendik dagoen zerbaiten ikuspegia izaten dira” gogoratzen du Frank Stella-k. Aurretik bereizitakoaren ikuspegi horren eta bilaketaren estimu- luaren artean kokatzen da egin ez dugunaren eta izan nahi genuenaren errepikapena malenkonia- tsua, eta bertan ahalegintzen da artista orain, ohartu gabe, bere iraganaren zati bat berreraikitzen, besterik ez. Tiempo y límite de las imágenes Javier Balda En un particular proceso de duelo con el tiempo y su representación, de reubicación constante de sensaciones y recuerdos personales, he encontrado en recortar, transferir y disolver páginas de revistas y periódicos, un procedimiento para aceptar una cierta orfandad visual frente al exterior. No es casual, con esta manera casi escolar de apropiarme fragmentadamente de imá- genes preexistentes, que reedifique mi propio imaginario en el encontrismo y la manipulación de publicaciones de moda, arquitectura, diseño y consumo. Suspendida y neutralizada, mo- mentáneamente, la pulsión de la pintura; la materia que deja huella. El resultado de esos procesos contiene visualmente algunas ideas que me acompañan y se ma-