JAVIER BALDA. MAIZTASUNAK-FRECUENCIAS-2018 Javier Balda -FRECUENCIAS | страница 80

80 Irudien denbora eta muga Javier Balda Denborarekin eta bere irudikapenarekin bizi izan dudan dolu-prozesu berezian, sentipenak eta oroitzapen pertsonalak birkokatzeko balio izan didan prozesu horretan, aurkitu dut kanpoaldean dagoenarekiko no- labaiteko ikusizko zurztasuna onartzeko prozedura bat, aldizkari eta egunkarietako orrialdeak mozteari, lekualdatzeari eta disolbatzeari esker. Aldez aurretiko irudiez nire zatikako jabetze hau kontuan hartuta, ez da kasualitatea nire imajinarioa berreraiki izana modaren, arkitekturaren, diseinuaren eta kontsumoaren alorretako argitalpenen topaketa eta manipulazioa dela medio. Margoaren irrika, aztarna uzten duen gaia, une batez etenda eta neutralizatuta. Prozesu hauen emaitzak zenbait ikusizko ideia ditu barne nirekin batera datozenak eta ideia horien jatorria diren materialen bilaketan eta eraldaketan adierazten direnak, artea bakarrik jasandako aztarna, nagikeria-, neke- edo akidura-seinalea dela sentitzen den garai horietan. Momentu horietan behar izaten da saiakera eta akatsaren egoerak bizitzea, ekintza xumeagoak, zikinagoak, hibridoagoak, jariotasunekoak eta zabarke- riakoak behar dituzten egoera horiek, hobe definitua dagoen eta iraunkorragoa den lan baten nolabaiteko herstura arintze aldera.