Gure Gauzak 2014ko ekaina | Page 21

21

KULTUR ELKARTEA

Con motivo del 50 Aniversario de Ikastola, hemos tenido un curso duro y lleno de trabajo. Aún así hemos trabajado contentos y con ilusión. Estas han sido nuestras últimas actuaciones:

El 17 de mayo participamos en MUSIKASTE, una experiencia muy importante y bonito. IRUNE URRUTIA, participante del coro, nos cuenta cómo fue:

Musikaste 1973az geroztik urtero Errenterian (Gipuzkoa) burutzen den euskal musikaren astea da. Jaialdi honek Euskal musikagileen lanen hedapena du helburu nagusi. Horretarako, egunero mota desberdinetako musikak omentzen dira; hala nola, antzinako musika, ganbara musika, musika sinfonikoa eta musika korala. Gainera, Euskal Herriko probintzia bakoitzeko ordezkari bat gonbidatzen da.

Aurten, Arabako musika korala Olabide Haur Abesbatzak ordezkatu du, Karmele Jaio ikasle ohiaren letrak dituzten hiru obra berrirekin (Francisco Ibañez, Koldo Uriarte eta Joselu Ruiz de Gordoaren eskutik).

Abesbatzarentzat lan zaila izan bada ere, pena merezi izan du. Oso urduri geunden abesbatza gazteena zelako gurea, baina lan gogorrak beti omen dakar bere saria, eta guk oso esperientzia polita eraman dugu.

Gure txistulariek, Txistulari Txiki egunean parte hartu zuten maiatzaren 24an.

Maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an abesbatzakoek Dendarabako “ostiral koraletan” parte hartu zuten.

Ekainaren 1ean Lasarteko jaietan parte hartu genuen dantzariekin

Ekainaren 6-7-8an nagusien abesbatzakoak Bartzelonako “Preludi d´amics de la Unesco” abesbatza gonbidatu zuten asteburua Gasteizen pasatzera!

Ekainaren 7an Berrostegietako jaietan dantzatu genuen

Ekainaren 7 eta 8ko OLABIDE EGUNA ekintzaz bete dugu eta gure talde guztiak egindako lanagatik ZORIONDU nahi ditugu.

Ekainaren 13an 2. BATXILERGOKO IKASLEEN AGURRAn ere parte hartu dugu

Gogoratu ere AHOTSUren materiala dugula: KAMISETAK (kolore eta neurri ezberdinetakoak), PUZLEAK eta PANPINAK. Haueko lortzeko gurekin harremanetan jar zaitezkete: [email protected]

Eta poliki poliki beste ikasturte batekin bukatu dugu...

ONDO IGARO UDA, ZORIONAK egindako lanagatik eta hurrengo ikasturtean INDARREZ etorri!