Gure Gauzak 2014ko ekaina | Page 22

PISA 2012 ebaluazioa eta Ebaluazio Diagnostikoa

22

PISA (Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa) Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) bultzatutako ebaluazio proposamena da. ELGA industrializatutako herrialdeen gobernuen arteko erakundea da, eta kide diren herrialdeen garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko foro gisa egiten du lan.

Ebaluazio horren helburu nagusia 15 urteko ikasleen bizitzarako prestaketa mailaren inguruko informazioa eskuratzea da. Helburua ikasleek dituzten ezagutzak erabiltzeko eta helduen bizitzako erronkei modu eragingarrian aurre egin ahal izateko erdietsitako prestakuntzaren, trebakuntzaren eta gaitasunaren inguruan azterketa egitea da.

PISA proiektuaren beste helburuetariko bat datu garrantzitsuak eta fidagarriak lortzea da, parte hartu duten herrialdeetako administrazioek, ikaste-irakaste prozesuak bideratzeko, politikaren esparruan erabakiak hartu ditzaten.

Ebaluazioaren ezaugarriak

Hezkuntza sistema guztietako curriculumetan komunak diren hiru esparruetan (Zientziak, Irakurketa eta Matematika) oinarritu den arren, ebaluazioaren ezaugarrietako bat erabat curriculum-ebaluazioa ez izatea da. Itemen ebazpena ez dago zuzenki lotua arlo bakoitzeko curriculumeko eduki zehatzei. Izan ere, lotura handiagoa dute zeharkako edukiekin, zeren ikasitakoak, eguneroko bizitzako benetako egoerei erantzun ahal izateko duen erabilgarritasuna ebaluatzea ahalbidetzen baitu.

Lortutako emaitzak:

(1) ESCS: Zuen ikastetxearen antzeko indize sozio-ekonomikoa eta kulturala duten Euskadiko ikastetxeen batez besteko emaitza.

(2) ESCS-ELGA: Zuen ikastetxearen antzeko indize sozio-ekonomikoa eta kulturala duten ELGAko ikastetxeen batez besteko emaitza.

Matematika:

Irakurketa:

Zientziak: