Gure Gauzak 2014ko ekaina | Page 20

20

KULTUR ELKARTEA

Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, urte gogorra izan dugu eta lanez gainezka ibili gara Kultur Elkartean. Baina gogoz eta pozik egin ditugu ekintza guztiak. Azken hiruhilabete honetan:

Maiatzaren 17an MUSIKASTEn egon ginen. Ekintza garrantzitsu eta oso polita izan zen eta Batxilergoko IRUNE URRUTIAk bere esperientzia kontatzen digu:

Musikaste 1973az geroztik urtero Errenterian (Gipuzkoa) burutzen den euskal musikaren astea da. Jaialdi honek Euskal musikagileen lanen hedapena du helburu nagusi. Horretarako, egunero mota desberdinetako musikak omentzen dira; hala nola, antzinako musika, ganbara musika, musika sinfonikoa eta musika korala. Gainera, Euskal Herriko probintzia bakoitzeko ordezkari bat gonbidatzen da.

Aurten, Arabako musika korala Olabide Haur Abesbatzak ordezkatu du, Karmele Jaio ikasle ohiaren letrak dituzten hiru obra berrirekin (Francisco Ibañez, Koldo Uriarte eta Joselu Ruiz de Gordoaren eskutik).

Abesbatzarentzat lan zaila izan bada ere, pena merezi izan du. Oso urduri geunden abesbatza gazteena zelako gurea, baina lan gogorrak beti omen dakar bere saria, eta guk oso esperientzia polita eraman dugu.

Además, como ya sabéis tenemos material de AHOTSU a la venta: CAMISETAS (colores y tallas variadas), PUZZLES y MUÑECOS. Si quieres algo, ponte en contacto con nosotros: [email protected]

Y poco a poco hemos terminado con otro curso...

¡Pasad muy buen verano, ZORIONAK por todo el trabajo realizado durante el curso y venid con fuerzas el próximo curso!