Gure Gauzak 2014ko ekaina | Page 19

KIROL ELKARTEA

19

3x3 Saskibaloi Txapelketa

4 maila ezberdinetan banatuta, 32 taldek hartu zuten parte. Txapelketa irekia izatea esperientzia aparta izan da, taldeak beraiek egin dituzte, normalean saskibaloia praktikatzen ez duen jendeak ere parte hartzeko aukera izan du, arbitrorik gabe jokatu da eta denbora jarraian, hau guztia kontuan izanda, txapelketak kolore berezia hartu zuen.

Lehen Hezkuntzako Topaketa

Lehen Hezkuntzako lehen mailatik laugarrenera azken topaketa berezi bat egin zen ekainaren 7an. Majia ikuskizuna, joko-jolas ezberdinak… izan ziren.

Ekintza honetan 180 bat haurrek hartu zuten parte, bukaeran guztiek jaso zuten domina egindako lanaren ordainean.

Bai saskibaloi eta bai futbol txapelketak antolatzeko, ezinbestekoa izan da guraso bolondresen eskua, mila esker esku hori bota diguzuen guztioi!

Eskerrik asko eta laster arte!

Aurtengo ikasturtean gurekin kirol egitea utzi duzuen guztioi zorterik hoberena opa dizuegu! Olabide Kirol Elkarteko ateak beti izango dituzue zabalik!