Gure Gauzak 2013ko abendua | Page 13

DBH - BATX

13

BADU, BADA / EUSKARA MUNDU ELEANITZEAN

Non dago?

Ignacio Aldecoa Kultura Etxean (Florida Parkea)

Noiz ikusi daiteke?

2014ko urtarrilaren 11ra arte

Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00, 16:00 -20:00

Larunbatetan 10:00-14:00

Nola ikusi daiteke?

Sarrera: Doan.

Bisita gidatuentzat izena eman behar da: [email protected] edo 945181944 (9:00 -14:00)

PAPEREZKO MAKINA

Teknologia ikasgaian DBH1-ekoekin egindako makinekin bideoak dira hauek. Helburua 50 cm-tara kokatuta zegoen boligrafo bat botatzea zen, paperezko makina bat eginez.

Bideoaren lehenengo zatian ondo egindako guztiak ateratzen dira, eta bukaeran, beste musika batekin, horietara heltzeko egin behar izan genituen froga ezberdinak daude, hau da, hartze faltsuen modukoa...

Eskerraldean iazkoak eta aurtengoak eskuinean.

Olabide Ikastola eta Badu Bada

Gasteizera ekarri duten erakusketa honetan Olabidek bere parte hartu behar zuela argi genuen, guk ez badugu bultzatzen!!! Gure webgunearen jarraitzaileak ziur gara ikusi duzuela gure presentzia garrantzitsua izan dela.

Ekimen desberdinetan parte hartu izan dugu Asisko Urmenetaren hitzaldira joateko aukera izan zuten Batxilergoko ikasle batzuek, Kontsumo tailer batetan beste batzuk, DBH 3; Lanbide Heziketari buruz, beste batzuk ere eta horretaz gain gure DBH 1, DBH 2, DBH3 eta oraintxe aste honetan bukatzen gure DBH 4.mailako ikasleek bisita gidatuez gozatzeko aukera izan dute.

Eraman baditugu guzti hauek, ahalegin hau egin badugu ikastolan izan da benetan merezi duelako.

Agian zuek ere oraindik hurbiltzeko tarte bat baduzue.

Zer da Badu, Bada?

“Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria” idatzi zuen Koldo Mitxelenak, eta hain zuzen ere hori da erakusketaren ardatza: euskararen iraupena. Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ikasia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina zein da bere etorkizuna mundu eleanitzean?

Hori abiapuntu hartuta, hizkuntzen iraupenaz, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da Badu, Bada.