DBH - BATX
¿Y tú, qué pintas?
Aurreko ikasturtean, ekaina aldera, DBH 4. mailako frantsezko ikasleok Udaletxeak antolatutako “Y tú, qué pintas?” proiektuan parte hartu genuen. Proiektu hau sexuen arteko berdintasunaren sustapenean oinarritzen da. Olabide Ikastolak hainbat alditan laguntza eskeini du beste herrialdeetako ikastetxeekin mundu osoko ideiak haman komunean jarriz. Pasaden ikasturtean, hamabost ikasle elkartu ginen gure munduan dagoen sexu diskriminazioari buruz hitzegiteko, hori baitzen ekintzaren hausnarketa gaia. Horrez gain, Vitoria Gasteizko argazki batean gaiarekiko genituen ideak eta iritziak islatu genituen. 2013ko Azaroaren 20an Arka plazan erakutsi ziren guk egindako lanak, baina eguraldia zela eta gure Ikastolara ekarri zituzten proiektuak, ikasleok ikusteko aukera izateko. Esperientzia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta gure lana mundutik zehar aurkeztua izan zen. Proiektu honen arrakasta eta onarpena ikusita, etorkizunari begira egin daitezkeen ekintzetan parte hartzeko pozik egongo ginateke.
« Les petits pas font de longs chemins »
2. BIZIKLETA MARTXA 2013-09-20
Bizikletaren erabilera suspertu, Biziz Bizi ekimena bultzatu eta proiektuarenkin bat egiten duten kideen arteko ezagutza-maila handitzeko asmoz, irailaren 20an 2. bizikleta martxa egin genuen.
IBILBIDEA: Olabide-Mendizabala-Adurtza-Zubigarai-Olaranbe-Otazu-Estibaliz-Otazu-Zubigarai-Adurtza-Mendizabala-Olabide.
14