DBH - BATX
12
Amerikarrak gurekin urriaren 10etik 20ra. Iritsi ondoren Madrileko Palacio Real bisitatu genuen. Hurrengo egunean, ikastolan, harrera egin genien. Asteburua familiekin pasa zuten eta inguruetara gerturatu ziren, batzuk Bilbora, beste batzuk Donostira... Astean zehar klaseetara etorri ziren, eta Gasteizko erdigunea eta Parlamentua ere ezagutu zuten. Azken txangoa, Iruñan egin genuen, entzierroaren ibilbidea egin genuen eta katedralako museoa ikusi genuen gomendagarria benetan!
DBH 2 Lekeition
DBH2ko ikasleak bi txandetan joan ginen Lekeitiora urrian zehar. Trinketean hartu genuen ostatu. Arrantzaleen kofradia ezagutu genuen, Santa Katalinako itsasargia. Isuntza arraun taldeagaz arraun egin genuen eta izen bera daukan hondartzan bainatu ginen. Mendi irteera ere egin genuen, Lumentza mendira.
Zarautzeko irteera: DBH 3. mailako ikasleekin Zarautza joan ginen duela hilabete. Lehenengo egunean Zumaiara txangoa egin genuen bertako Flysch-ak ikustera eta ondartzan dagoen biodibertsitatea aztertzera… Primeran pasatu genuen itsas-izarrak, karramarro eta bestelakoen artean, eta arroken artean batenbat arroka labainkorrak eta marea biziak direla ur putsuren batera ere erori zenean ere… Eta ez ikasleak soilik, irakasleren batek ere uraren tenperatura frogatu genuen…
Zarautz inguruan egin genuen beste txango bat, Talaimendi menditxora igo ginen eta bertatik herri guztiak ikusi genituen. Bukatzeko, surf-a egin genuen ere Zarautz-ko hondartzan, ikasle zein irakasleok oso ondo pasatu genuelarik.