AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // ETXAURRENFIVE
9
“Emon gas deitzen da gure motor taldea, hogei
kide gaude une honetan taldean”
Ander Barado 25 urteko mutila da. Junior kategorian Euskadiko Txapelketan 5. edo 6. postuan gelditu zen baina puntu gehienak irabazi zituen eta horregatik irabazlea izan zen. 2015eko irailean irabazi zuen
berarentzat oso garrantzitsua zen txapelketa hori.
Motorzalea da Ander.
ERREDAKZIOA I
Non jaio zinen?
San Antonioko klinikan (Bilbon) jaio
nintzen.
Zenbat urte dituzu?
25 urte ditut.
Non bizi zara?
Amurrion bizi naiz.
Zer ikasi duzu?
Mekanikako modulu bat ikasi nuen
mekanika asko gustatzen zitzaidalako.
Zertan lan egiten duzu?
Fabrika batean lan egiten dut nik. Ma-
kinak ondo doazela begiratzeaz arduratzen naiz.
Nola deitzen da taldea?
Taldea “Emon gas” deitzen da.
Seme-alabarik baduzu? Edo anai-arrebarik?
Ez oraindik ez dauzkat seme-alabarik,
eta arreba bat daukat.
Zenbat pertsona dago zure taldean?
20 pertsona daude gure taldean.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Nire zaletasunak hauek dira: motorrean ibiltzea...
Motorrean ibiltzeko talde bat daukazu?
Bai, motorrean ibiltzeko talde bat
daukagu.
Zer markakoa da zure motorra?
Lehen KTM bat neukan eta orain beta
bat daukat.
Egin duzu noizbait txapelketa bat?
Bai, txapelketa asko egin ditut.
Irabazi duzu noizbait?
Ez, ez dut inoiz irabazi. Gehien jota 2.
eta 4. postura iritsi naiz.