EtxaurrenFive | Page 10

10 ETXAURRENFIVE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS elkarrizketAk “Espainiako Itzulian, Frantziako Tourrean eta Italiako Giroan lehiatu naiz” Cesar Solaun Solana 1971ko abenduaren 29an jaio zen. Orain 45 urte ditu. Bi alaba dauzka, bi arreba eta bi anai. Laudikoa da, baina orain Luiaondon bizi da. Zer taldean hasi zinen? Eta bukatu? Laudioko taldean hasi nintzen eta Euskaltelen bukatu nuen. Zer taldeetan egon zara? Laudiokoan, Cafes la Brasileña, A.V.S.A Cafes la Fortaleza, Fundación Euskadi Banesto eta Euskaltelen. Zein izan da zure gustukoena? Fundación Euskadi gustatzen zitzaidan Euskal Herriko lehenengo taldea zelako baina Banesto ere, munduko talderik onenetariko bat zelako. Zenbat urterekin hasi zinen? Eta bukatu? 14 urterekin hasi nintzen eta 33 urterekin bukatu nuen. Zein da orain zure txirrindulari gustukoena? Zergatik? Txikitan Marino Lejarreta gustatzen zitzaidan baina orain Fabio Aru, ez du inoiz amorerik ematen eta. Zelan harremantzen zara orain txirrindularitzarekin? Sub 23 talde bat entrenatzen dut, Seguros Bilbao izenekoa. Zein izan da joan zaren leku urrunena? Karibeko irla bat. 14 urte zituela hasi zen Cesar txirrindularitzan. ERREDAKZIOA I Haizea Solaun Rivacoba eta Amaiur Lucas Uria Zelan deitzen zara? Cesar Solaun deitzen naiz Ze kirol egin dituzu? Futbitoa, atletismoa eta txirrindularitza. Zergatik hasi zinen txirrindularitza praktikatzen? Atletismoa egiten nuen baina or- poan mina egin nuenez txirrindularitzan hasi nintzen. Nork irakatsi zizun? Nire anaia bizikletan ibiltzen zen eta bere txirrindula eman zidan. Orduan Laudioar Txirrindularitza Elkartean eman nuen izena, txirrindulan ibiltzen ikasteko asmoa nuelako. Zein dira joan zaren lasterketa inportanteenak? Espainiako itzulia, Frantziako Tourra eta Italiako giroa. Zenbat lasterketa irabazi dituzu? Kadetetan lasterketa bat, jubenilean 9, amateurretan 4 eta profesionaletan Asturiasen bat, Alentejon bat (Portugal), Errioxan etapa bat eta Espainiako Txapelketan bigarren geratu nintzen. Taldearekin, berriz, Frantziako Tourra, Espainiako Buelta eta Italiako Giroa.