EtxaurrenFive | Page 8

8 ETXAURRENFIVE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS elkarrizketAk “Liburuekin edo naturarekin zerikusia duen lanen batean ere oso gustura ibiliko nintzateke” Ane Moreno Etxaurren ikastolako zuzendaria da. Zuzendari lanaren inguruan mintzatu gara berarekin. ba-­ahizparik? Ez daukat seme-alabarik baina baditut hiru neba eta ahizpa bat. Zeintzuk dira zure zaletasunak? Irakurtzea, kirola egitea eta lagunekin egotea. Gustatzen zaizu zuzendaria izatea? Egia esan, gauza mordoa ikasten ari naiz. Noiztik zaude lan egiten ikastola honetan? Hauxe da nire bosgarren ikasturtea Etxaurrenen. Beste ikastola batean egin duzu lan? Zeintzuk? Ikastola honetara heldu aurretik Bizkaiko eta Arabako hainbat ikastetxetan egin izan dut lan. Egiten duzun lanaz aparte, besteren bat egitea ere gustatuko litzaizuke? Liburuekin edo naturarekin zerikusia duen lanen batean ere oso gustura ibiliko nintzateke. Zein da zure maila gogokoena? 2 urteko umetxoak oso gustuko ditut. Zergatik zara zuzendaria? Tira! Norbaitek izan behar zuen! Kar, kar, kar! Umeak gustatzen zaizkizu? Bai, jakina! Irakurtzea eta kirola egitea du gogoko Anek. ERREDAKZIOA I Olaia Barinaga eta Urtzi Gancedo Non jaio zinen? Nafarroako herrixka batean, Alesbesen, alegia. Zenbat urte dituzu? 50 urte, bete berriak. Non bizi zara? Okondon bizi naiz. Zer ikasi duzu? Irakasle ikasketak egin nituen. Zertan lan egiten duzu? Haur Hezkuntzako irakaslea naiz. Baina, ikasturte honetan zuzendaritzan nabil. Seme­-alabarik duzu? Edo ne- Txikitan ikastolara joatea gustatzen zitzaizun? Bai, primeran pasatzen nuen eta asteburuan irrikatan egoten nintzen astelehena noiz helduko. Kazetaritza gustatzen zaizu? Bai, oso gogoko dut bai egunkariak bai aldizkariak irakurtzea, erreportajeak kronikak, elkarrizketak, iritziak... Etxera heldu orduko ere, irratia pizten dut.