EtxaurrenFive | Page 3

AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // ETXAURRENFIVE OLAIA BARINAGA Kaixo! Ni Olaia naiz. 10 urte ditut eta Beotegin bizi naiz eta ikastolaz kanpo ingelesa eta judoa egiten ditut. Orain judoko gauzak esango dizkizuet. Judo egiten dut Amurrioko kiroldegian Gasteizen jokatutako txapelketa batean irabazi egin nuen. Nire irakaslea Edu deitzen da. 5 urte daramatzat judoa egiten. NOA FERNANDEZ Ni Noa naiz, 10 urte ditut eta Luiaondon bizi naiz. Niri kirolak gustatzen zaizkit, baina gehien gustatzen zaizkidan kirolak atletismoa, saskibaloia, mendi lasterketak eta frontenisa dira. Eta nirekin EtxaurrenFiven kiroletako gauzak ikusiko dituzue. Nire lagun minak Haizea, Olaia eta Pello dira. Nik handitan zientzialaria, goxogilea edo kirolaria izan nahi dut. MIKEL ALVAREZ Ni Mikel naiz, 11 urte ditut eta Ozekan bizi naiz. Bizikletan ibiltzea gustatzen zait. Nire janaririk gustukoena hanburgesa da, eta kolore gogokoena urdin argia da. Etxaurren ikastolan ikasten dut. Nire animaliarik gustukoena txakurra da. Egingo dugun aldizkarian kirolari buruz hitz egitea edo idaztea gustatuko litzaidake. Lagun talderik handiena ikastolan daukat, nire auzoan bakarrik bizi naizelako. MARINA CUEVAS Kaixo. Ni Marina naiz, 10 urte ditut, Luiandon bizi naiz eta dantza egitea gustatzen zait. Amurrion ikasten dut ingelesa. Ingelesa ikasten dut nagusitan zinema-zuzendaria izan nahi dudalako. Asko gustatzen zait zinemara joatea eta ingelesa ikastea, EtxaurrenFiven horren berri emango dizuet. Ingelesa niretzat zoragarria da. Umeak zaintzea ere gustatzen zait, maitagarriak direlako. Horrelakoa naiz ni! JUNE MORENO Ni June naiz, Okondon bizi naiz eta 10 urte dauzkat. Dantzatzea asko gustatzen zait, saskibaloia ere gustatzen zait eta talde batean jokatzen dut: Okondo elkartea deitzen da. Nire entrenatzailea Jagoba deitzen da. Larunbatean izan zen nire lehenengo partidua eta oso urduri nengoen arren irabazi egin genuen. Naia da nire lagun mina, eta oso jatorra da. Parkean nire lagunekin jolastea gustatzen zait, oso dibertigarria da. Asteartero dantza modernoa egiten dut eta nire andereñoa Estizen deitzen da. IXONE MENDIGUREN Ni Ixone Mendiguren naiz, 10 urte ditut. Luiandon bizi naiz eta kazetaritza asko gustatzen zait. Etxaurren ikastolan ikasten dut. Nire jakirik gustukoenak maionesa eta izokina dira. Nire kirol gogokoenak igeriketa eta balleta dira. Nire kolorerik gustukoenak laranja eta urdin argia dira. Nire animali gustukoenak txakurra eta izurdea dira. Nire ikastetxean egunkari bat egingo dugu eta EtxaurrenFive deituko da. Egunkarian kirolari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. AMAIUR LUCAS URIA Ni Amaiur naiz, Luiaondon bizi naiz eta 10 urte ditut. Igeri egitea, margotzea eta komikiak eta ipuinak idaztea gustatzen zait. Nire blogan komiki eta ipuin asko aterako dira. Ziur nago gustuko izango duzuela, seguru! Jajajaja!!! Handitan albaitaria izan nahi dut edo bestela ile apaintzailea. Agur eta laster arte!!! 3 ALAIN ASTOBIZA Kaixo ni Alain Astobiza naiz, Luiandon bizi naiz, 10 urte d