EtxaurrenFive | Page 4

4 ETXAURRENFIVE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS guRe iritziak _artikuluak Animatu errugbian jokatzera! Okondo Saskibaloi taldea, ezezagun handia Ni Naia naiz eta erreportaje bat egingo diot Okondo Saskibaloi taldeari.Okondoko umeoi asko gustatzen zaigu saskibaloia. Galtzen badugu ez gara triste jartzen eta beti animatuta gaude. Oso ondo pasatzen dugu denon artean jolasten. Ondo baino hobeto jolasten saiatzen gara. Astean bi egunetan entrenatzen dugu. Gure entrenatzailea Jagoba deitzen da, bi urte daramagu entrenatzen. Bi urte horietan oso ondo pasa dut eta espero dut urte gehiago egotea.Nik uste dut denok oso ondo pasatzen dugula entrenatzen eta partiduak jolasten. Nerbioi Errugbi elkartean gutxi direnez, Bilboko bigarren taldea da. Bilbo Errugbi taldekoek lokatza artean entrenatzen eta jokatzen dute. 26 ume dira sub 12 kategorian, 23 Bilbokoak eta 3 Aiaraldekoak. Aiaraldeko umeak Pello, Jon eta Unai dira. Bilbokoak: Pablo, Xabi, Alex, NAIA VILLANUEVA Okondo, herririk onena Okondo herri oso polita da. Hiru parke dauzka eta parkeetan beti barreak entzuten dira. Umeak beti jolasten dute anbulatorioan Alkatea Sergio deitzen da, baina Tato deitzen diogu. Okondon saskibaloi talde bat sortu da. Okondo saskibaloi elkartea deitzen da. Urte bat baino gehiago darama funtzionatzen. JUNE MORENO ORTIZ Zer esan nahi du puntu lilak? Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Puntu hau mutilak neskei ez jotzeko erabiltzen da. Puntu hau leku guztietan dago jarrita: autobusetan, autoetan, ikastoletan eta abar. Jarri puntu lila leku guztietan! HAIZEA SOLAUN Josu eta abar... Bilboko sub 12 kategoriako entrenatzaileak Joseba, Gorka eta Lander dira. Oso dibertigarria da Errugbia Animatu! PELLO