EtxaurrenFive | Page 2

2 ETXAURRENFIVE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS noR gara? NAIA VILLANUEVA Naia naiz, 10 urte ditut eta Okondon bizi naiz. Saskibaloia asko gustatzen zait eta talde batean jokatzen dut eta oso ondo pasatzen dut beti. Saskibaloiko berriak idatziko ditut hemen. Etxaurren Ikastolan ikasten dut eta asko gustatzen zait ikastola hau. Nire lagun hoberena June Moreno da. Oso ondo pasatzen dut berarekin. URTZI GANCEDO Ni Urtzi naiz, nire abizena Gancedo da, 10 urte ditut eta Menoion bizi naiz. Niri gustatzen zaidana hau da: Balleta dantzatzea. Aldizkari batzuetan atera nintzen eta lehiaketa nazionaletara joan gara ni eta beste batzuk. Nik EtxaurreFive-n dantzen berri emango dut, balletaz gehien bat. Nire ametsa bi gauza dira: Brennan Clost dantzaria ezagutzea eta kamara bat izatea. Horrelakoa naiz ni! OROITZ MENOYO Oroitz Menoyo naiz. 10 urte ditut eta Maroñon bizi naiz. Quad-a gidatzea gustatzen zait eta bizikletarekin ibiltzea. Handia naizenean gauza hauek egin nahiko nituzke: motokrosean aritzea, traktoreekin belarra moztea, eta lokatza ateratzea eta zelaietatik botatzea. Eta bestela kamioiak gidatuko ditut, jendeari belar bolak etxera eramateko. Eta bestela lurra kendu eta gero etxeak egingo ditut.