BURDIN-HITZAK | Page 39

-Bakarrik tratu bat egin nuen, haiek tronuarekin geratuko ziren eta nik armadaren ofiziala izango nintzen eta hoberena, ez dut kargu bat ere edukiko :) -Nola geratuko dira tronuarekin, ni bizirik banago ? -Hor dago kozka, zuk bi aukera dituzu, edo paper hau sinatzen diguzu edo oraintxe bertan hilko zaitugu -Hori ez dut inoiz egingo !! Ezta pentsatu ere ! -Orduan guk hilko zaitugu eta zure familia osoa ere zurekin joango da zerurantz -Ea ba, ea ba…papera sinatuko dut ! -Begira nora eraman zaituen zure harropuzkeriak, ia hil zorira arte … -Beno orain hemendik kanpo edo ostikada batez eramango zaitut kanpora -Eta zuek erregeak, zuen hitza bete behar duzue, ez daukat kargurik ezta ? Eta armadaren ofiziala izango naiz ? -Ez, ez dauzkazu kargurik eta bihar hasiko zara armadaren ofiziala izaten... Eta hala bazan eta ez bazan Sar dadila kalabazan Eta atera dadila Trapagako plazan Elier Allende