Errege harroputza
Bazen behin hainbat urte atzearegotuta, Erdi Aroan bizi zen pertsona bat,
nekazari xume eta alaia zena. Egun batean gaztelura joan zen hamarrekoa
ordaintzera, baina Aureliok ez zekien zer egingo zuen dirua ez baitzeukan…
Gaztelura ailegatu zenean erregearen tronurantz abiatu zen eta heldu
bezain laster dirua ez zeukala ikustean erregeak oso haserre esan zion :
-Eta non dago nire dirua Aurelio !? Urte eta piku daramat itxaroten
zure dirua eta jada aspertuta nago.
-Baina errege maitea… ezin duzu ikusi uzta ez dela oraindik hazi ?
-Edo zor didazuna ordaintzen didazu edo oraintxe hilko zaitut !
-Ea ba, tratu on bat egingo dugu ez badago beste irtenbiderik: Nik
zor dudan dirua emango dizut, baina ez zuk nahi duzun moduan… Ni
edonora joango naiz eta desio duzun lurra konkistatuko dut.
-Ondo ba, bada… Ipar-ekialderantz joango zara eta Kataluinako
eskualde osoa konkistatuko duzu eta ez itzuli lortu arte!
Urteak pasa ziren Aurelio berriro gaztelura joan baino lehen, baina egun
batean…
-Errege, errege maitea banago berriro hemen, azkenean lortu egin
dut !
-A bai? Eta, ea ba, non dago sinadura ? Ekarri duzu, ezta
Aurelio ?
-Bai, baina bakar- bakarrik gaudenean erakutsiko dizut
-Ondo da ,bada, goazen orduan nire gelara.
-Eta nola ibili dira gauzak azken urteotan hemendik ?
-Beno badakizu, errentak kobratu, dirua mugitu, jendajea hil, gudak
etab.
-Ahh, orduan hau zure gustokoa izango da, ezta?
-Zalantza bat baino ez daukat , nola lortu duzu Kataluinako erregea
engainatzea?
-Oso simplea izan da, ezta maiteak ?
( Orduan atzetik sartzen dira Kataluinako errege-erregina )