BURDIN-HITZAK | Page 37

Alboko herriko jendeak badaki gaur egun berezia dela, horregatik herriko plaza leporaino beteta dago. Txerria, heziz inguratutako eremu batera sartu dute, gizajoa. Aurreko egunean zendu zuten, eta gaur, guztien aurrean, zalutasun handiarekin, inolako gupidarik gabe erditik ireki, txerrikiak atera eta plazaren erdian dingilizka utzi dute odola dariola. Herriko harakinek lagundu dute ekintza higuingarri honetan, haiek txerrikiak ekarri dituzte eta koadrila batek plaza erdian dauden parrilletan prestatu eta oparitu dituzte. Harakinen pildek odolez beteta daude -lehenago inolako errespeturik gabe erditik ireki duten txerri gaixoaren odola- baina badirudi hori axola diola hor dagoen emakume izorrari. Seguruenik hona ekarriko du bere semea txikia denean, tradizio higuingarri honek betirako iraun dezan. Joel Alonso Batxi 2.D