Seun vegter
~1~
Pum
Eskopetaren tiroak elefantea izutzen du, balak azala zeharkatzen
duen heinean. Gorpua lurrera erortzen da eta horrekin batera odol
ibaia...odola...odol ibaia. Duela bi hilabete nire herriko ibaia berdin
zegoen, izua zen sentimendu bakarra. Azal zuriko pertsonak etorri
ziren eta horrekin batera askatasuna gartzelatu zuten. Aita korrika
ikusten nuen, alde batera eta bestera, nire sei urteko arrebaren bila.
Beti irribarretsu zegoen arrebak ezin zion negarra egiteari utzi,
amaren gorpua bizirik gabe aurkitu zuelako. Nik⦠nik ez nekien zer
egin, bidearen erdian nengoen, mugitu barik, oihuek nire
pentsamenduak estaltzen zituzten bitartean. Ahalegintzen naizen
arren, ezin dut gogoratu zer gertatu zen gero. Dakidan bakarra
aita eta arreba gizon zuriek eraman zituztela da; ez dakit non
dauden...berriro ikustea gustatuko litzaidake eta gertatu den
basakeria betiko ezabatzea.
Nire pentsamendutik oihu batek atera ninduen:
- Zer zaude egiten?- esan zuen nire ondoan jarri zen mutikoak.- Beti
berdin,ez dakit zer demontre izango duen zuhaitz horrek, egunero
begiratzeko.- Eta hitz horiek irribarre zabal batekin lagundu zituen
Rekik.
- Nire pentsamenduetan murgilduta nengoen, hori baino ez. - erantzun
nion.
- Bai zera!... beno utz dezagun gai hau momentuz, zaindaria deitzen
ari zaigu eta.