BURDIN-HITZAK | Page 54

iltzatuta nituen, zuhaitzaren alboan. Ez aurrean, ez atzean: alboan. Guztizko isiltasuna. Zaunkak, oihuak, nire pentsamenduak eta guzti entzuteari utzi nion. Txorien txioak eta haizeak jotzen zuen melodia besterik ez. Begiak altxatzen ditut, eta gizon bat ikusten dut nire aurrean. Izpi berezi bat du, beste guztiaz gailentzen da. Lur koloreko gizona niregana urreratzen ari da. Bere itzala nire gainetik nabarmentzen zen. Nire aita da. Irribarre egiten dago, niri begira. Belaunikoz jarraitzen dut. Aitari gauza asko esatea gustatuko litzaidake, baina egiten dudan bakarra malkoak ateratzea da. Nire helburua lortu dut. Aitarekin egon naiteke azkenean. Zerbait sentitzen dut, Rekirekin, nire betiko lagunarekin, sentizen dudan berdina da: Zoriontasuna. Orain konturatzen naiz, erratuta nengoen. Zoriontasuna betidanik izan dut kide, baina ez nintzen konturatu. Orain arte.Nire malkoak ez dira tristeziazkoak, ez, alaitasuna dira. Ez dakigu zein zoriontsu izan garen momentu batean, une hori pasatu arte. Aita nire aurrera hurbiltzen da, eta aurpegia eskuarekin ikutzen dit: Ez negar egin. Zutaz oso harro nago, hori jakin dezazun nahi dut. Maite zenuenagatik borrokatu zara. Ez zara inoiz gelditu. Nire semea... Orain, lasai egon. Ezin izan nukeen seme adoretsuagorik izan. Maite zaitut laztana... Nire seme borrokalaria... Nire seun vegter. Marina Urrutia eta Leire Baciero Batxi, 1.E