BURDIN-HITZAK | Page 55

LIBURUAK Jon Arretxe “ Hutsaren itzalak” Hainbat urtez San Frantzisko auzoan bizirik irauteko borrokan aritu ondoren, bere alaba Siraren deia jaso du gure protagonistak, Bilbora bisita bat egitera joango delako. Guztion sorpresarako, Sira ez da heltzen bere hitzordura, orduan gure protagonista Toure eta bere amorantea Sa Kene bere bila joaten dira Frantzia eta Espainia artean dagoen mugara. Bidaia honetan detektibe gisa arituko dira eta elkarrekin lan egingo dute alaba non dagoen jakite aldera. Eleberri honetan Afrikatik datozen immigranteen bidaia oso modu errealean kontatzen da, eta ikusiko dugu nola jolasten diren mafiak immigranteekin bidaia hauetan zehar; hau da, agerian geldituko zaigu zenbat balio duen pertsona batek honako talde hauentzat. Eleberri hau irakurri baino lehen, idazle berberak idatzi zuen “19 kamera” eleberria irakurtzea gomendatzen dizuet, trilogia honen lehenengo nobela da eta Toure-ren bizimodua ulertzeko modua ere bada. Jon Silva Batxi, 2.D