burua makurtu zuen. Berriz saiatu nintzen eta zergatik nire aitari
bidali beharko zizkion gutunak haren mahaiaren gainean zeuden
galdetu nion. Berriz ere isiltasuna. Haren aurrean jarri nintzen
beldurrik gabe, eskuan gutunak nituen bitartean. Burua altxatu zuen
eta hitz egiten hasi zen:
Zuk ez dakizu zer pasatu behar izan dudan hau guztia lortzeko,
ezta? Ez, ez dakizu. Zuk zer jakingo duzu, sudurrak beste tokietan
sartzen dituen ume nazkante bat zara, hori besterik ez. Utz iezadazu
zerbait esaten, hau ez da espioen jolasa, bizirik irauteko jolasa
baizik.
Isilunea. Nahaste galanta neukan buruan. Zergatik? Zergatik erabili
gintuen Baesinek objektuak izango bagina bezala? Zergatik utzi zien
zaindari horiei Reki eramaten? Zergatik espioien jolasa? Ez nuen ezer
ulertzen. Egia esanda, bai, ulertzen nuen; baina ez nuen ulertu nahi.
Konturatu nintzen Baesin ez zela guardiak baino hobea, ez nagusia
baino hobea, ez zuriak baino hobea.
Bizirik irauteko jokoa? Eta ez badut bizirik jarraitu nahi? Zuk,
zure errua da Reki eraman izana. Zure errua da, nire aitaren
arrastorik ez izatea. Bizirik irauteko… zuretzat erraza da, ezta? Zer
egiten duzu egunero? Guk bezala lan egiten duzu? Inoiz gu bezala bizi
izan zara?... Reki eta biok tuntunak izan gara. Zure objektuak izan
gara. Erabili gaituzu. Gure konfiantza bereganatu duzu, zertarako?
Traizionatzeko? - Bat-batean gutunez jabetu nintzen - Zertarako
behar zenituen gutunak?
-
Nik ez ditut inoiz zure gutunak behar izan. Nagusiak aldiz… bai.
-
Zer esan nahi duzu nagusiarekin?
Ez duzu ulertzen mutiko? - Baesin izerditan zegoen, ni
izerditan nengoen. - Zure gutunean eguneroko gertakariak kontatzen
dituzu: hori, nagusiarentzat interesgarria da… Ulertu gabe jarraitzen
duzu? Zergatik uste duzu Reki eraman dutela? Nire erruz? Ez… zure
gutunagatik eraman dute. Rekik nagusiaren zerbait hartu zuen, Pyn te
kanpamenduko papera. Esklabuen errebolta bat egingo zuen, ezta?
Horregatik eraman dute. Zure erruagatik ez dago Reki hemen.