hurbildu nintzen korrika batean. Eskutik heldu nion. Ezin nuen Reki
haien eskuetan utzi. Norbaitek ostikada bat eman zidan.
Rekirengandik banatu ninduen. Nire ikusmena erdi lausotuta zegoen.
Reki, Reki, Reki. Bakarrik hori pentsa nezakeen. Hainbat zaindarik
Reki hartu zuten, eta aterantz tiratzen hasi ziren. Biok oihukatu
genuen. Zorutik altxatu eta Rekirengana berriro korrika egin nuen.
Oraingoan Baesinek geldiarazi ninduen. Nire alboan jarri zen,
besoekin nire aurreratzea galaraziz. Haren besoetatik libratzen
saiatu nintzen, baina alferrik. Negarrez nengoen. Rekik nire izena
oihukatu zuen.
Ez kezkatu laguntxo, seguru nago nire amarengana eramaten
nautela.Malkoen artean irribarrea margotu zitzaion, Rekiren irribarrea. Atea
itxi eta banekien Reki eraman zutela betiko.
Baesinek bere besoekin inguratu ninduen. Negar egin nuen, baina
segidan Baesinen aldetik aldendu nintzen. Baesinen logelara joan
nintzen. Ohea, alboan paperez betetako mahaia, eta gainean leiho bat.
Lehiotik ikusi nuen Reki, zaindariak bera eramaten. Atzean nire
zuhaitza zegoen, baina Rekiri begiratu nion, lehioko kristalaz zehar.
Kristalari kolpeak ematen nizkion, etsituta nengoen. Ez nuen gehiago
Reki ikusiko. Zaindariak urruntzen ziren. Ja ez nuen Reki ikusten,
inoiz ez nuen berriro ikusiko. Bakarrik nengoen. Ez neukan inor.
Begirada lehiotik jaitsi nuen, eta mahaira zuzendu nituen nire begiak.
Amorruz beteta ostikada bat eman n