Egia esanda, nahiz eta Reki fisikoki okerrera joan, bera oso alai dago.
Atzo ezin nion ezta irribarre txiki bat atera, baina gaur ez dio barrea
egiteari utzi, hori ni biziki pozten nau.
Lanera gindoazela Baesinekin topatu gara. Berak gaueko hamarretan
bere etxolara joateko esan digu, gauza garratsitzu bat esan behar
digulako. Reki eta biok irrikitan gaude, espioien beste abentura bat?.
Zer demontre esan behar digu? Agian hemendik ateratzeko modua
lortu du edo nire aitaren kanpamendua aurkitu du. Nire aita aurkitu
du!. Bai, hori izango da. Bidali dizkiogun gutunak berari ailegatu
zaizkio eta oso azkarra denez, erantzun digu haren kokalekua
azaltzen. Oso gutxi falta zaigu elkar ikus gaitezen aita.
Gaueko hamarrak heldu ziren, eta Reki eta ni Baesinen etxolara joan
ginen. Reki ez zegoen guztiz ondo, baina arratsaldea eztul askorik
egin gabe eman zuen. Bidean geundela, begirada atzerantz bota nuen.
Hamarrak izan arren, gaua ez zen oso iluna, ilargiaren argiak, ia
eguzkiak bezainbeste argitzen zuen, eta urruntasunean, nire zuhaitza
zegoen. Baesinen etxolara heldu ginen. Atea jotzean, Baesinek bere
ahots apalenarekin sartzeko esan zigun. Baesinen etxolak bi gela
zituen: Logela bat, idazmahai batekin, eta egongela moduko bat. Aulki
batzuetan eseri ginen Baesinekin. Momentu batez, inork ez zuen hitz
egin. Reki dardarka zegoen, Baesinek behatzen zuen bitartean.
Baesinek oihal bat eraman zion, baina Rekirengana hurbiltzean, bere
azala ikusi zuen. Argi zegoen Baesin izutu edo larritu zela.
Zer gertatzen zaizu Reki?, Zer da azalean daukazun hori? Atean kolpe batzuek eten zuten. Baesinek zerbait marmarka esan
zuen, eta ustekabean harrapatu ninduen irribarre bat antzeman nuen
bere aurpegian.
Atea ireki zuen. Guardiak ziren. Eta atzean, zaindaria. Baesin alde
batera bota zen, eta guardiak pasatzen utzi zituen. Guregana
zetozen. Reki nire alboan nabaritzen nuen. Uste nuen niregana
zetozela. Ahal nuen guztia haiengandik urrundu nintzen. Ez, ez
zetozen nire bila. Reki. Reki geldirik zegoen. Zaindariak eskua bere
gainean jarri zuen arte, ez zen konturatu zer gertatzen ari zen.
Begiak asko ireki, eta ostikadak ematen hasi zen. Ni. Ni, Rekirengana