BURDIN-HITZAK | Page 49

kaosa ekarri zuten. Izututa, ezkutatzera abiatu nintzen. Nengoen lekuaren hurbil, lurazpiko ezkutaleku on bat zegoen. Korrika batean joan nintzen, eta sartzera joaterakoan, nire “lagunak” aurkitu nituen. Negar artean sartzen uzteko eskatu nien, baina haiek lekurik ez zegoela esan zidaten. Uzten sartzeko berriz errepikatu nuen, eta haiek sarbidea estali zuten. Guztiz itxi zuten eta ni noraezean gelditu nintzen. Kolpeak ematen nituen sartzen uzteko, eta bat-batean esku batek oinetik hartu ninduen. Ohiukatu nuen. Arrastaka nenbilen. Lurra. Lur gehiago. Hautsa. Badakit haiek eszena osoa ikusi zutela, nik ezer ikusi ezin nuen bitartean. Horrela, zuriek harrapatu ninduten. Nire familia galdu nuen, lepokoa galdu nuen bezala. Lepotik erauzi zidaten maite nuen guztia. Horregatik inoiz ez dut inoiz nire lehenengo bizitzaz hitz egiten, bizitza hau hobea izan dela esan dezaket, zu izan zaitut, nire laguna. Benetako laguna. Behintzat adiskidetasuna lortu dut. Lehenengo bizitzari buruz pentsatzeak tristura ekartzen dit. Uste nuen familiarik gabe geratu nintzela. Ama hilda zegoela uste nuen, baina behintzat orain badakit bizirik dagoela. Oraindik bizirik dago. - Eztul ahulen artean gehitu zuen - Hobetzen naizenean, bere bila joango naiz, zu nirekin etorriko zara? Zin egiten didazu? - Zin egiten dizut. ~5~ Esnatu egin nintzenean, Rekiren osasuna okerrera joan zela konturatu nintzen. Aurpegia kolorge zeukan eta bakarrik haren arnasketa entzuten nuen. Gero eta ozenago. Ohetik altxatu egin zenean haren ezkerreko besoan pimporrak zituela ikusi nituen. Handik hartu eta bere ahotik automatikoki oihu gor bat atera zen. Besoetatik azala erortzen hari zitzaion. Momentu hartan gogoratu nuen, nire lehenengo bizitzan, nire aitonari horrelako zerbait gertatzen zitzaiola. Uste dut gaixotasun bat zela. Nire aitonaren bizitzarekin akabatu zuen gaixotasuna. Negarrez hasi nintzen, ez nuen horrelakorik jasango. Reki besarkatu nuen eta bera paralizatuta geratu zen, ez zekien zer egin.