BURDIN-HITZAK | Page 48

behar genuela esan zigun. Ezin dut jasan. Reki hotzez poliki poliki hiltzen ari da eta nazkagarri hori salda bero bat jaten ari da gu torturatzen gaituen bitartean. Askotan pentsatu dut egiten ditugun zuloak, hilko gaituztenean, guren gorpuak gordetzeko lekuak izango direla. Gure hilobiak aitzurtzen ari gara. Gaur Rekik ez du barre egin, hori arraroa da Rekiz hitz egiten badugu. Oso kezkatuta nago eta nire eskuan dagoen guztia egiten saiatu naiz, hura pozteko. Dardarek gauean jarraitu zuten. Gaueko ordu bien aldera izango ziren. Ezin nituen begiak bildu. Haren arnasketa entzuten nuen eta horrek lasaitzen ninduen. Banekien ez zegoela lo egiten, oso ondo ezagutzen dut. Bat-batean bere ahotsa hitz egiten hasten zen: Zuk mila aldiz kontatu didazu zure istorioa, nahiz eta horretaz hitz egitea gustatzen ez zaizun- barre txiki bat egin zuen eztul egin baino lehenago- eta orain nire txanda da. Ez galdetu zergatik baina, buruan bueltaka izaten dut zuri kontatzea, baina ez dut une egoki bat aurkitu. Kontatu nahi dizut nola etorri nintzen hona, eta noren errua izan zen. Isilean geratu nintzen, berari zuzen zuzen begiratzen, hitz egiten zuen bitartean. Ni inoiz ez naiz izan lagun asko izan dituen pertsona, egia esanda, mundu honetan jendea gorrotatzen bakarrik ikasi ahal izan dut, agian, jendeak ni gorrotatu nauelako. Zu bezala, ni aldeatxo batean bizi nintzen, eta noski, nire adineko umeak bazeuden. Ume horiek, beti ni iraintzen zebiltzan, eta taldetik banantzen ninduten. Hala ere, haiek ni onartzen saiatzen nintzen, alferrik. Behin, nire amak hariz egindako lepoko bat oparitu zidan, egurrezko pieza bat zuena. Haiek hori ikustean, kolpe bat eman eta lepokoa erauzi zidaten. Ez datik nora bota zuten. - malko lodi bat erori zitzaion, baina hitz egiten jarraitu zuen - Egun batean, zuriak etorri ziren, eta