Maitasuna (1)
Hainbat urte pasatu dira kalean lasai-lasai elkarrekin jolasten ginenetik.
Azkenengo aldian, hamabi urte inguru genituen. Harrigarria da hain txikiak ginenetik
etorkizunean elkarrekin egongo ginela jakitea.
Zu familia aberats baten alaba txikiena zinen, zure aitak nazien artean postu
ona zuen. Ni, ordea, familia txiro judutar batean jaio nintzen. Espero ez genuena gure
familien diferentziengatik egun ilun batean berriro elkar ikustea debekatuko zigutela.
Hasieran, ezkutuan gutunak bidaltzen genizkion elkarri, baina arratsalde batean
zure aita konturatu zen. Bere lagun batekin hitz egiten zegoela nire bila etorriko zirela
entzun zenuen, ez nintzen zure familiaren gustukoa eta nirekin akabatu nahi zuten zu
bere lagun baten semearekin ezkontzeko. Denbora galtzeke, nire etxera etorri zinen,
dena kontatu eta mugaz beteriko hiri hartatik ihes egitea erabaki genuen.
Zure aitari kendutako dirua eta nire aurrezki eskas batzuk eskuen artean baino
ez genituen 18 urteko bi gazte ginen. Diru horrekin hilabete batzuk bizitzeko besterik
ez genuen. Baina garrantzitsuena genuen, elkarrekin egoteko gogoa.
Hiritik pasatu zen lehen trenean sartu eta sei ordu baino gehiago pasa ziren
geltoki handi-handi batean jaitsi ginen arte. Bizitza berri bat hasteko asmoa genuen.
Gauzak espero baino hobeto joan ziren; etxe txiki bat alokatu, fabrika batean lana
aurkitu eta gure maitasuna libre bizi ahal izan genuen. Ezinezkoa zirudien inork gure
bizitzaren berri jakitea.
Orain dela bi hilabeteko gau euritsu batean, norbait zure atzean zebilelako
susmoa eta gauero amets gaizto bera zenuela aitortu zenidan. Hasieran, ez nion
garrantzi handirik eman. Egun batzuk barru herrixkan arrunta ez zen gizon txiki bat
ikusi nuen gure leihorantz begira. Goizero egiten zuen eta egun batean lepotik hartu
eta etxera sartu nuen. Soka batzuekin eskuak lotu eta beldurtuta aulki zahar batean
jezarri zen. Ordu batzuk geroago hitz egiten hasi zen eta errekara joateko esan zidan.
Zure amets gaiztoetan bezala errekan itota zeunden.
Bi egun pasa dira gertaera hartatik. Z