BURDIN-HITZAK | Page 4

Tito Joxe B azen behin Tito Joxe izeneko ijito bat. Egun batean Parisera joan zen, aita hil zorian zegoenean, oparitu zion labana kuttuna. Merkaturako gauzak erostera joan zen Parisera, norbaitek esan ziolako gauza asko eta interesgarriak bertan aurkituko zituela. Pariseko kaleetatik zebilela neska zoragarri bat ikusi zuen: oso garaia, ile kizkur eta errubioa zeukan eta begi berde argiak zituen. Neska horrengana hurbildu zenean, esan zion kafea hartzera gonbidatuko zuela eta neskak baietz esan zion. Kafea amaitu zutenean Joxek Alazne bere etxera eraman zuen zorabiatuta zegoelako. Argi zegoen neska eder hori etsai maltzur baten alaba zela. Bere familiak sufritu zuena haiek ere pairatu beharko zuten. Beraz, maitemindu ostean bakarrik utzi zuen eta mutilak bere bidean jarraitu zuen. Hurrengo egunean Parisetik alde egin zuen Joxek, haren merkaturako gauzak hartu ondoren. Nahiz eta Alazneri gertatukoak batere ez kezkatu, bere barnean… pena sentitu zuen. 5 urte geroago Joxe merkatuan zegoelarik, bat-batean tximista baten moduan Alazne, neskato xarmangarria ikusi zuen: orain bost urte bezain liluragarri zegoen. Alazne, Joxe ikusi zuenean berarengana hurbildu zen eta zeraman poltsan eskua sartu zuen, hots, zerbait bilatzen edo… Joxek ia egun horretako merkantzia xahutu zuen eta Alaznek egundoko abiaduran pistola bat atera eta bi aldiz tiro egin zuen. Momentu horretan bere ondoan zeuden bi lagun lurrera erori ziren eta orduan Alaznek ihes egiteko esan zion Joxeri buruaz. Beldurrak airean Joxe hasi zen korrika, baina Alaznek bi tiro bota zituen eta hanketan zauritu zuen. Honen ostean alde egin zuen. Joxek ospitalean eman zituen hilabeteak, zaurietako batzuk hain larriak ziren ezen hanka bat moztu behar izan zioten. Behin, neska, ondo mozorrotuta, ospitalean agertu zen hil zorian zegoela entzun zuelako. Min handia egin didazu- esan zion- erabat maiteminduta egon nintzen zurekin, baditugu biki ederrak, zure antza dutenak, baina ez dizut barkatuko. Etorri naiz hil aurretik jakin dezazun bi seme eder dituzula, eta hil zaitezen sufrimendu handiarekin. Joxe saiatu zen hitz egiten baina ezin izan zuen. Begiak asko ireki zituen, agian barkamena eskatzeko. Ez zuen denborarik izan. Hil egin zen. Elier Allende DBHko 3.maila