BURDIN-HITZAK | Page 6

SORTALDEA (1) Azken hauetan, batxilergoko ikasle batzuk Bizkaiko sortaldetik barrena ibili gara. Gure txangoetan Lekeitio, Ondarroa eta Elorrio bisitatu ditugu eta edonork ikusi beharko lukeen eskualdea delako ustearekin bueltatu gara etxera. Lekeitio Bilbotik orduro ateratzen den A3512 autobusa hartuta ordu bat eta erdi geroxeago Lekeitioko herri entzutetsua aurkituko duzu. Autobus geltokia herriaren hasieran egoteak kaleetatik murgiltzeko aukera oparoa eskainiko dizu. Gamarra plazan, portura jo ordez ezkerrerantz abiatzen bazara Abaroa jauregia topatuko duzu, XIX. mendeko egitura dugu hau. Amaitutakoan, kai ingurura joatea aukera hobezina da, hango edozein tabernatatik Andra Mari eliza gotikoaren ikuspegiaz gozatzeko, Lea ibaiaren bokaleak sortzen duen gune bakarraz ahazteke, noski. Jon Larrinaga Batxi. 1.D