BURDIN-HITZAK | Page 43

sarraila irekitzea. Berriz, eraikinaren sabaian argizulo bat zegoela genekien. Han barruan behin egona nintzen, nagusiak deitu zidalako. Egun horretan argizulo hartatik sartzen zen distirak nagusiaren haserrea nabarmentzen zuen. Berak esan zuen ez nuela nahikorik lan egin (ez zen guztiz gezurra), eta guardia bati zigor bat emateko esan zion. Guardia horrek handik herrestan atera ninduen, baina ez ninduen jo, eta korrika egiteko agindu zidan. Duela nahikotxo urte gertatu zen hori. Azkenean, Rekik lagunduta sabaira heltzea lortu nuen, eta han aurkitu nuen argizuloa, erdi irekita. Guztiz ireki nuen, eta ahalik eta zarata gutxien egiten, etxolara sartu nintzen. Oinek zorua ikutzean, soinu txiki bat egin zuten, eta izerdi hotza etorri zitzaidan gorputzera. Zorionez, soinua baxua zen eta ez zuen inor esnatu. Atera joan nintzen, eta Rekiri ireki nion. Biak sartu ahal izan ginen eta han geundela ahots batzuk entzun genituen. Zaindaria zen. Zenbat eta ahotsak hurbilago entzun, orduan eta geure bihotzak azkarrago zihoazen. Handik atera behar genuen, ezin ginen minutu bat gehiago han geratu. Nagusiaren mahaian topatu nuen lehenengo gauza hartu eta argizulotik atera ginen. Kanpoan geundela eskua ireki eta gure altxorra idazluma eta kodernotxo bat zirela konturatu ginen. Elkarri begiratu genion eta itzelezko algara atera zitzaigun. Gure alaitasuna tiro baten soinuak geldiarazi zuen. Rekiren eta nire aurpegitik irribarrea joan zen. Gure begietan, beldurra. Biratu ginen, zer gertatu zen jakin nahian. Han, lurrean botata gizon bat zegoen eta haren ondoan, zaindaria. Ez dut oso ondo gogoratzen zer gertatu zen, buruan soilik irudi distorsionatuak ditut. Gogoratzen dut gorputza odolez beteta zegoela. Gizonak oraindik arnas egiten zuen, malkoak erortzen zitzaizikon bitartean bihozberetasuna eskatzen zuen. Zaindaria harengana hurbildu eta...PUM, akabo. Gizona hil egin zuen. Tiro horrek nire buru barruan durundatu zuen. Momentu batzuk zer egin jakin gabe pasatu genituen. Ziurrenik, 2 segundo baino ez ziren izan, baina nire pentsamendu guztiak izoztuta geratu ziren. Rekik eta biok elkarri begietara begiratu genion, eta ulertu bagina bezala, korrikan hasi ginen. Hasieran gure oinek ez zuten norabide zehatza eramaten, baina azkenean handik hurbilen zegoen etxolara abiatu ginen. Gizon ahots eta pausoak entzuten genituen, baina nik buruan gauza bakarra nuen: Ahalik eta lehen ezkutatzea.