BURDIN-HITZAK | страница 42

Berriz ere lehiora begiratu nuen zuhaitzaren silueta ilargian bilatu nahian, baina ezin nuen aurkitu. Horren ordez arima gabeko mutil baten aurpegiarekin topo egin nuen. Momentu batzuk egon nintzen aurpegi horri begiratzen, baina ezin izan nuen ezagutu. Banekien ni nintzela baina... non zegoen bereizten ninduen irribarrea? edo zoriona hedatzen zuen begiradaren izpia? Desagertu egin ziren, hori besterik ez. Ez dakit zehazki esan zenbat urte daramat hemen, bizitza osoa dirudi, bizitza kaskar eta nazkagarria. Baesinek esaten du, zazpi urte pasatu direla etorri ginenetik, baina...ez diot sinisten. Egunsentia zen. Goizeko bostak ziren, hori banekien, egunero ordu horietan guardia batek esnatzen gintuen ohiukatzen eta iraintzen. Irain horiek ez didate min egiten. Hasieran, lehen egunetan negarrez altxatzen nintzen hori entzutean eta neure buruari galdetzen nion: Zer egin dut horrela bizitzeko? Baina orain ez diot jaramonik egiten, errutina bat da, honek indartsu bihurtu nau, gutxienez mina ez sentitzen saiatzen naiz. Lan orduan Reki poz-pozik zegoen igorpen-eskorgarekin lurra alde batera eta bestera eramaten. Hain alai zegoen non milaka aldiz estropezu eta lurrera