BURDIN-HITZAK | Page 29

Gutun honekin jakinarazi nahi dizut, nik ez nuela etzetz esan. Nik nire alboan behar zaitudalako. Eta bai, eskubiderik ez dudala pentsatuko duzu edota zergaitik ez nizun hau guztia momentuan bertan esan. Eta bai, ez duzu imajinatzen ze gaizki pasa nuen, baina ez dago atzera bueltatzerik. Ni naiz, neska hori ezetz esan zuena,denbora honetan guztietan errudun sentitu dena, nirea zinela eta galdu egin zaitudala pentsatzen duena, bere burua barkatzen ez duena. Azkenik, hau zure buruan gorde, mesedez. Ez dakizu nire bihotza noraino iristen den baina seguru egon, zu nire bihotzaren bukaeraraino iristen zara. Zu zara nire irribarrearen arrazoia. Maite zaitut. Gogoratu. Keysi Padilla Marquez. DBH 3D