Nire mutil maitea:
Ez zara nitaz gogoratuko. Normala da, ez da zure errua. Beno,
bai, pixkatxo bat bai. Baina nire errua ere ez da. Azkenean
banandu ginen eta ni beti ezkutatuta egon naiz. Baina nire
sentimenduak ezin dira gehiago ezkututa egon Egia esan, ez
dakit nola hasi. Batzuetan zaila egiten zait sentitzen dudana
azaltzea. Eta oraindik gutxiago hitzen bitartez azaltzea.
Buruari birak eta birak ematen hasi naiz. Bat-batean zure izena
etorri zait burura. Egun asko daramatzat zuri idazteko asmotan,
baina gaur egun aproposena dela iruditu zait. Nola ez, maitasun
egunean.
Gogoratzen al duzu elkar ezagutu genuen lehen eguna? Borrokan
hasi ginen eta beti haserre geunden. Besteentzat oso barregaria
zen eta egia esanik, niretzat ere bai. Gorria jartzen zinen,
tomate bat bezala, horr Z