Maitasuna
Txikia nintzenean, 8 urterekin hain zuzen, herriz aldatu behar izan nuen nire
aitaren lana dela eta. Orduan, eskola berri batera joan behar izan nuen.
Lehenengo egunean, beldur handia nintzen, denok aurpegi bitxiarekin
begiratzen zidaten eta niregana hurreratu zen bakarra, Leire izan zen. Egun
horretatik aurrera, lagun bereizezinak bihurtu ginen. Ia berdinak ginen, arropa
berdina janzten genuen, mugikor berdina geneukan; esan dudan bezala
berdinak. Baina institutura joateko eguna heldu zen, eta lagun minak izanagatik
bera aldatzen joan zen. Neska ezaguna izaten hasi zen eta fisikoki nik baino
ederragoa zen.
Egun batean, mutil berri bat etorri zen klasera. Ederra iruditu zitzaidan eta zorte
onarekin irakasleak nirekin ezartzera behartu zion. Iker eta biok lagun onak egin
ginen. Goiz batean, mate klasean geundela tinko begiratzen geratu nintzen eta
urdailean kilika sumatu nuen. Edozein kasutan, ez nion garrantzirik eman.
Kurtsoa amaitzen zegoela, klasekoek afari bat antolatu zuten. Gau hartan, inoiz
baino alaiago nengoen eta jatetxera heldu orduko, Iker non eseriko zen adi
egon nintzen, beraren ondoan eseri nahian. Edozelan ere, nire lagun mina
beraren ondoan eseri zen eta izugarrizko haserrea sentitu nuen. Bertan
konturatu nintzen jeloskor nengoela eta berarekin maiteminduta nengoela. Hori
gutxi izango balitz bezala, nire ondoan eserita zegoen neska batek esan zidan
Leirek eta Ikerrek elkar maitatzen zutela.
Nire bihotza txiki-txiki egin zen. Soilik jatetxe horretatik alde egin nahi nuen.
Nahiz eta guk ezer inoiz ez izan, traizionatuta sentitu nintzen. Hori izan zen nire
lagun mina gorrotatzen hasi nintzen eguna. Zergatik bera eta ez ni?
Sentitzen nuen guztia ahaztu nahian, beste mutil batekin egon nintzen. 5
hilabete iraun genuen, zeren eta, ergel sentitzen nintzen maite ez nuen
pertsona batekin egoteagatik. Bakar bakarrik geratu nintzen, Leirerekin
haserretu nintzen berari azalpenik eman gabe eta Ikerrengandik urrundu
nintzen.
Unibertsitatean hasi nintzen eta egun batean Whatsapp bat heldu zitzaidan.
Mezu ezezaguna zen eta klasetik atera orduko, ireki eta harrituta geratu
nintzen. Iker zen. Bilbon geratzeko eskatzen zidan eta hainbat galdera egin
ondoren garrantzitsua zela azaldu zidan. 17:30ean geratu arren, kotxea hartu
eta 17:00etan bertan nengoen. Oso urduri nengoen pentsatuz zer demontre
esan behar zuen. 17:22an Iker agertu zen eta bi musurekin elkarri agurtu
genion. Leire utzi zuela esan zidan eta horrez gain, ni maite ninduela esan
zidan.