GURE IZENAREN JATORRIA
Gizakiok ume bat daukagunean, beti
pentsatzen dugu zein izen ipiniko
diogun. Batzuek haien gustuko izenak
dauzkate betidanik, beraz ez zaie
kostatzen aukeratzea, nire kasuan hain
zuzen ere, baina batzuk, ez dakit
zergatik, konplikatzen dira eta
buruhauste handia da haientzat izen
arraroa edo ezezaguna aurkitzea.
Adibidez, behin ezagutu nuen neska bat
liburutegi batean lan egin zuena. Berak
esan zidan bere neskatoaren izena
lortzeko, Egiptoko liburuen artean bilatu zuela. Azkenean, erregina baten izena ikusi
zuen, Iside eta hau aukeratu zuen.
Beste kasu arraro bat nire familian nire lehengusuaren izena da, izan ere, nire izekok
izen euskaldunak nahi zituen beren semeentzat, baina itzulpenik gabeak. Azkenean,
asko bilatu ondoren, bi izen aurkitu zituen: Sandor eta Arkatu. Dirudienez, izen hauek
ez dute ezer adierazten.
Batzuetan, kalean entzuten ditugu halako izenak: Hodei, Arkaitz… Niri izen hauek
arraroak iruditzen zaizkit umeentzat, baina, beno, denetarik dago mundu honetan.
Gaiarekin jarraituz, badaude senideen artean bilatzen dutenak, ematen du ez dagoela
beste izen bat, beraz belaunaldiz belaunaldi errepikatzen dira izen berberak. Horrek
arazoak ekar ditzake, adibidez etxean telefonoak jotzen duenean eta galdetzen