ESKOLATIK INSTITUTURA
Askotan entzun dut institutura pasatzean aldaketa oso gogorrak
nabaritzen dituzula eta oso zaila egiten zaizula moldatzea, baina
nire ustez ez da horrela. Egia da jende berria ezagutzen duzula,
eta irakasle eta ikasgai desberdinak daudela baina aldaketa
horiek ez dut uste oso gogorrak izan direnik niretzat behintzat.
Asko gustatu zait jende berria ezagutzea, hasieran pixka bat
arraroa egiten zitzaidan baina azkar moldatu naiz oso jende
jatorra dagoelako. Ikasgaiak, niretzat, ez zaizkit eskolan baino
askoz zailagoak iruditzen, hori bai, irakasleen azaltzeko modua
oso desberdina da, baina oso ondo ulertzen da. Eraikina ez da
politena baina ez dago txarto eta klaseak nahiko erosoak dira.
Oso ondo nago institutu honetan, asko ikastea eta esperientzia
oso onak bizitzea espero dut, amaitzerakoan institutuaren
oroitzapen politak izateko.
DBHko 1.E