BURDIN-HITZAK | Page 20

SORTALDEA (2) Ondarroa Aurreko herriarekin liskarrean egon den herria dugu Ondarroa, oraindik batean edo bestean istilu horietako aztarnak nabari ditzakegu herriko jendearekin berba eginez, hala ere, gaur egun umorez hartzen duten norgehiagoka da. Edozein autobus hartuz gero azken aurreko geltokian jaistea merezi du, geltoki honetan antzina herriko atea zenatik igarotzeko aukera edukiko duzu, eta behin igarota Ondarroako Zubi Zaharretik sartuko zara Alde Zaharrean bertan. Ondarroa mendi magalean dago eraikita eta horren lekukoa da bere eliza, maldari egokitzeko harrizko hainbat zutabek eutsi behar diote eta. Hemendik, Artibai ibaia jarraituz gero Ondarroako portura iritsiko zara eta handik Arrigorri hondartzan eguna amaitu ahal izango duzu. Jon Larrinaga Batxi. 1.D