EURIA
Bihar Aitor txikiaren urtebetetzea da, eta liburu oso interesgarri bat
erosi diot irakurtzen ikas dezan. Liburudendaren atetik
ateratzerakoan euria barra-barra hasi da, eta euritakoa etxean
ahaztu dudala konturatu naiz. Gauzak txarrerantz joan daitezen,
ohartu naiz berokia ekarri banu, barruan sartuko nukeen paperezko
bilgarria ez desegite aldera. Zoritxarrez, utzi dut etxean, eta ekarri
dudan jertsearen barruan ez zait sartzen. Poltsikoan ez daukat ezta
zentimo ziztrin bat ere ez, eta dendako mutilak ez dit utzi poltsa bat.
Nola helduko naiz etxera oparia zapuztu eta bustitzeke?
Momentu hartan ikusi dut liburudendaren alboan kafetegi bat
dagoela eta hamaika pertsona daudela barruan. Sartu naiz eta
atean dauden euritako kopuruari so egin diot. Minutu pare batzuk
pasatuz beste, erlojuari begiratu diot eta berandu zena itxura egiten
altxatu naiz atzerantz presaka ibiltzen. Euritako-ontzitik euritako txiki
bat hartu eta kalerantz abiatu naiz inor konturatu gabe. Kanpoan,
euritakoa zabaldu egin dut eta bere babespean etxera joan naiz
ziztu bizian.
Jon Silva
(Batxi, 2.D)