BURDIN-HITZAK | Page 19

Jakintsua izateak eta maiteminduta egoteak gainditzen ditu gizakiaren ahalmen guztiak. Poza, beste sentimenduak bezala, bere tontorrean daude; begirada batek edo bekain makurtze sinpleak Linboko gailurrera igo zaitzake, bere atzealdean oilo ipurdizko bidea utzita. Koloreak biziagoak dira eta ikuspegiak ederregiak bihurtzen dira amets soila izateko. Berde koloreko begi erretzaile horiek gai dira edozein ikara kilima funsgabe bihurtzeko, eta azkenean atsegina izatera heltzen da. Gainera, segurtasunezko egoera batera ailegatzen zara ez dagoena idatzita Jainkoaren Hitzan. Halaber, arima horiek nahasten direnean bi bizkarreko basatia eratzen da, egiten duena zure gorputzeko puntu kardinal guztiak galtzea: bi arima unibertsoarekin galdatzen. Baina egun batean, beste edozein bezalakoa, izugarrizko min batek, zure izanaren zerbait kenduko zizuten bezala, esnatzen zaitu Miragarrizko Herrialde horretatik, non zu zinen Alicia, mundu osoaren errege-erregina. Hozkailuan jarritako gutuna hitz urraketekin, zure odolarekin idatzi balute antzera, esanez: “Ez da berdina jada. Agur.” Horrexegatik, lagun, pertsona burutsuek musukatzen dute maitemindu barik, entzuten dute sinetsi gabe, eta desleitzen dute desleitua izan baino lehen. Gorka Jabonero Batxi.2.D