BURDIN-HITZAK | Page 4
Ludopatia
Gaur goizean nire lagun-min Danirekin egin dut topo, eta oso
zoriontsu dela nabaritu dut, batik bat ezpainek marrazten zioten
irribarrea begiztatzearen ondorioz. Berak kontatu didan legez, bere
bizitzako
emakumea
ezagutu
berri
du,
disdira
berezikoa
eta
aberastasun handikoa. Alabaina, ez da hura bere bizitza perfektuaren
arrazoi
bakarra:
bart
luxuzko
etxe
ikaragarri
bateko
festara
gonbidatua izan zen, eta bertan gorriz edo beltzez jantzitako lagun
anitz ezagutu omen zituen. "Zer ondo bizi den mutil hau" pentsatu,
eta "agur" esan diot Daniri. Etxera bueltan, lagunak aipatutako
"etxolara" jotzea erabaki dut, harik eta gauak zerua tindatu arte
denbora soberan daukat-eta. Baina eraikinera ailegatu orduko,
erdizka ilundutako zerua gainean erori zait: Danik deskribatu didan
ipuinetako gazteluen tankera duena ez da etxebizitza hutsa, kasinoa
da. Orduan dena ulertu dut, eta bihotza kukutu egin zait, arima
erdia
galdu
izan
banu
bezala:
lagunaren
emakume
zoragarria
gizakionak ez ezik, makina "diruzale" baten ezaugarriak biltzen ditu;
eta gorri-beltzez jantzitako lagunen sabelean "Heraclio Fournier"
jartzen duelakoan nago.
Inés Baciero 2.D Batxi