-
Orain dela urte asko nire herrian galdu nintzen, nere etxean,
bizpahiru lagun nerekin nituelarik. Espainiako gerra zibilean,
gartzeleratua bezala sentitu nintzen nere lagunminen artean,
ahul, indarrik gabe, guztiz sapustuta nengoen. Urteak igaro
ziren eta pixkanaka-pixkanaka, guda krudel hura amaitzear
zegoela, ni defendatzen hil zirela konturatu nintzen, saminduta
nengoen, sekulako mina sentitzen nuen horrekin guztiarekin.
Momentu horretako min horrek guztiak zaharren barnean
segitzen du gaur egun, baita nere barnean ere. Denbora pasa
ahala, lagun berriak egiten ditut, gero eta gehiago, neure burua
guztiz indarberritua ikusten dut herrira bueltatu naizenetik.
Oraindik indar gehiago hartu beharra daukat, besteekin
komparatuz gero, oso txikia bainaiz. Nire bizitza luzarorako
izatea espero dut…
Oier Hernani (Batxi 2.D)