BURDIN-HITZAK | Page 5

Gau beltza Nire herrian gauza bitxiak gertatzen dira. Behin aititak kontatu zidan istorio arraro bat eta orain,sutondoan gau beldurgarri horretan gertatutakoa kontatuko dizuet. Herria oso urrun dago eta errepidean ez dago argirik, ilargiarena bakarra da, berria ez daba, jakina! Mikel eta Ander, beti bezala, gauean paseo bate matera atera ziren. Etxera bueltatu aurretik soinu erdoildua entzun zuten: bizikleta zahar baten soinua. Bat-batean gizon txiki bat ikusi zuten bizikletan, baina ez zeukan aurpegirik. Hasi zitzaien deitzen baina ez zien kasurik egin. Dar-dar zeuden eta ziztu bizian etxerantz abiatu ziren Mikelen aitari deitzeko. Hirurak elkartu zirenean berriro hara joan ziren baina jadanik ez zegoen inor, ez zegoen ezer. Hurrengo egunean ikertzen hasi ziren herriko agure-atsoei galdetzen, eta emakume batek istorioa bazekien. Orain dela berrogei urte gutxi gorabehera gertatutakoa kontatu zien. Ume bat txirrindulaz zihoala bihurgune horretan istripu bat izan zuen eta hil egin zen. Mikel eta Ander izututa zeuden. Ez zekiten zer egin gazte gehiago ez beldurtzeko.