EUSKARAREN ORRIA octubre de 2020 | berberana | 19
“ Arabako Errioxan Mintzalagun egitasmoa ” MINTZALAGUNA ELKARREKIN ! Euskara bizi , erabili
Parte hartzeko prest ? Urrian zein urtarrilean izena emateko aukera zabalik . Urrian ikasturtea hastearekin batera , Mintzalagun talde berriak sortuko dira , komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du . Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da . Zure herriko euskaldunekin esperientziak partekatzeko prest ? Etxealdian , Mintzalagunon sareari esker , komunitateko kideek interneten bidez harremanetan jarraitu dute . Uda ondoren , bidelariak eta bidelagunak astero hartu-emanean izango dira , elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko gogoz . Komunitatea sendotzeko lehenengo izen emate deialdia urrian abiatuko da , bigarrena urtarrilean . Etengabe hazten doan komunitatearen parte izateko aukera paregabea duzue eskura . Eta zu , animatzen zara ? Elkarrekin euskara bizi eta erabili dezagun . Parte hartu !
Zer da Mintzalaguna ?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da .
Zertarako ?
Euskara hobetzeko , gehiagotan erabiltzeko , euskaraz bizitzeko , normalizazioaren alde egiteko , ingurune euskalduna sortu , indartu eta zabaltzeko ...
Nola hitz egingo dugu ?
Astean behin ; ordubetez , talde txikitan . Paseoan , kafetegian , parkean ... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta , gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta . Ekintza osagarriak : herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak , afariak , kirol ekintzak , Mintza Eguna ...
... eta gurasolaguna ?
Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen mintzalagunaren aldaera da . Haurrak direla eta , euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago .
Parte hartzeko baldintza
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da .
Izen ematea
Urriak 31ra arte
Non :
OYÓN-OION : IKA Errioxa Euskaltegia , San Bizente Ikastola LAPUEBLA DE LABARCA : Assa Ikastola LANTZIEGO : Lantziego Ikastola GUARDIA : IKA Errioxa Euskaltegia BASTIDA : Ikastolan VIANA : Ikastolan
Online izen emateko fitxa : http :// labur . eus / ArabakoErrioxa Informazioa :
Arabako Errioxako Mintzalaguna : aemintzalaguna @ gmail . com Arabako Errioxako euskara teknikaria : claguardia . euskara @ ayto . araba . eus IKA Errioxa euskaltegia : errioxa @ ikaeuskaltegiak . eus