BERBAZ I | Page 9

7

Bida, zuri idazten dotzut.

Haize zaren bizitzari, arbolak apurtu leikezuzen horri, hurrengo bueltan pertsonak apurtu zeinkezuzelako bardin.

Eta hor doatzu nire mine, nire barreneko zauria eta odola, nire ezjakintsune.

Bizitzeko ezjakintsasunen kondena, aspergura ta egin beharren zigorra.

Katiaute ta babestute bizitzera kondetatu gaittuzu zu bizitzen ez jakittiarren?

Hain aurkitzen naz galdute zuri begietara begiratzen zaittudanien, ezin dotzuala irakurri, ez zaittut ulertzen ta zure musikarentzat gortu naz.

Dantzatu eingo zinttudan zure musika entzun ahalko banaben. Behin ein naben moduen, aldapa hori igoten, irribarre hain handixek negar erein ninduenien. Zu sentitziarren, aspaldikoz eta lehen aldiz. Orduen ez dozten ezerk inporta. Behingoz ulertzen zinttudan.

Baina oin, ez dakit nun dauzen niretzako gordeta dekozuzen lorak. Igual txarto hartu naben erabaki hori eta mendekue da zurie.

Zuk eta nik badakigu, Bida, bidien dekuala nik zoriona.

Munduen dekuala.

Denpora larregi leku txiki baten egotiek benetan aspertzen nauela eta lora handi ta ederrauek eskaini al doztezuzela hor kanpuen, nunbaitten.

Bida, konfesau eingotzut, ez dakidala zelan ein. Ez dakit zein dan zure hurrengo erronka niretzako, ta horrek galdute sentiarazten nau. Barru barruen badakit, egiten dodanak ez dekola zentzu handirik, orduen, zelan eutsikot, Bida?

Betiko ez zaren lez, bukatuko zarela sinistuko banaben moduen bizi nahi zaittut. Arnastu. Atie zabaldu. Ta nire burue aurkeztu. Baina nekatzen naz ta ez zaittut bidan moduen saludetan.

Erakutsi doztezu, ez dauela nire burue maitatu ta defenditzie besteko arterik, nire belarrire zarataka ibili zara sinesmena eskatuz. Eta ez dot besterik ein nahi, zu, bizitza hau, maitatzie baino, bihotza apurtute badekodan arren.

Besarkatuidazu Bida. Fuerte, zu barruen sentitzeraino.

LITERATURA

BIDA